ESZENA

"Show Gela"ren edizio berria gaur Bilboeszenan

BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, Show Gela programako hitzordu berria jasoko du gaur. Horren bitartez, ikusleek aukera izango dute artearen hainbat alorretako sorkuntza prozesura hurbiltzeko. Ekimena hilabete bakoitzeko lehen ostegunean eskainiko da, gaueko 20:00etatik 23:00etara, BilbaoEszenaren instalazioetan.

Bilbao meeting point izenburupean, Bilbon bizi arren, jatorriz beste hiri batzuetakoak diren eta oso diziplina desberdinak lantzen dituzten hiru artistaren lanera hurbiltzeko aukera eskainiko du gaurko saioak. Oraingo honetako artistak, Nick Burge, hotsezko espazioak sortzen aritzen den Londongo dantzaria; Marisa La Fuente, antzezle eta gidoilari sevillarra eta Helena Golab koreografoa (Rydultowy, Polonia) izango dira.
Show Gela, prozesuan, eta ez emaitzan, zentraturiko gune libre eta sortzaile gisa dago planteatuta, artistaren alderdi gizatiarrena ezagutzeko eta arte izaeraren mekanika ulertzeko aukera eskaintzen du, sortzaileekin elkarreraginez.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button