ESZENA

La Zaranda-ren antzezlana Kultur Leioan

Gaur, abenduak 14, Andaluziako La Zaranda antzerki konpainiak entzutetsuak Nadie lo quiere creer izeneko obra taularatuko du 20:30an, Kultur Leioako Auditoriumean. Hiru hamarkadako ibilbidea dauka La Zarandak, eta 2010ean Antzerkiaren Sari Nazionala eman zioten.

La Zarandak antzerki ezaugarri jakin batzuk izan ditu bere ibilbidean: konpromiso existentziala eta fideltasuna sustrai tradizionalekiko; baliabide dramatikoei dagokienez, objektuen erabilera sinbolikoa, ikusmen-adierazpena, testuen garbiketa eta mugan dauden pertsonaien irudikapena, eta lan-metodo gisa, sormen prozesu zorrotza komunitatean.

Nadie lo quiere Creer o La patria de los espectros La Zarandaren azken lana da. Honatx sinopsia: “Pipia eta zahartasuna errege godoen oinordekoa dela dioen dama zahar baten luxuzko etxea jaten ari dira pixkanaka-pixkanaka. Goseagatik desagertuz joan den leinu bateko azken kidea da, familiako azken pertsona maltzurra, zimurrez eta minez jositakoa eta ezertarako balio ez duen loba erdi ergelari buruz gaizki esaka aritzen den sugegorria. Neskame bat ere badu, balizko gorpuen gainean planeatzen duten beleen antzean dabilkiona. Pauma falta da, garai hobeetako nabarmenkeria xahutzaileen ikurra eta, orain, apaingarri disekatua baino ez dena”.

Dantza Garaikidearen VIII. Zirkuituko

Bestalde, Aukeran Dantza Konpainiak Burnia obra eszenaratuko du gaur, abenduak Barakaldo Antzokian, 22:30ean. Unai Elorriaga idazlearen testua ardatz duen dantza ikuskizuna hamar dantzarik taularatuko dute.

Bilbon eta Bizkaian meatzaritzak iraganeko industrian izan zuen ezinbesteko funtzioa jorratzen du obrak. Hala, burdinoletan eta labe garaietan erabiltzen zen burdin beroak bor-bor segituko du gerren zainetan, hain zuzen ere, Karlistadetan eta Gerra Zibilean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button