Nontzeberri

“Oinak hodeietan” programaren bigarren edizioa datorren astean abiatuko da Nafarroan

Arte eszenikoak eta Nafarroako espazio bereziak berriz elkartuko ditu Oinak hodeietan programaren bigarren edizioak abuztu osoan zehar.

Oinak hodeietan programa abuztuaren 5etik 29ra egingo da Nafarroako 12 toki berezitan, eta 21 musika, dantza, antzerki konpainiak hartuko dute parte.
Programak formatu ertaineko eta txikiko piezak eramango ditu leku eder eta ikusgarrietara, hala nola, monastegiak, arkeologiako aztarnategiak, gazteluak, basoak edota ondare kultural berezia gordetzen duten beste toki askotara.

Inaugurazioaren eguna abuztuaren 5ean izango da, Beintza Labaien herrian. Bertan Demode taldeak Porrutata, ez porru ez patata ipuina kontatuko du.

Hurrengo egunetako programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Baluarte Fundazioak eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatu dute zikloa, Nafarroako Arte Eszenikoen elkarteekin eta jarduerak egingo diren toki entitateekin elkarlanean.

Exit mobile version