ARTEA

Javier R. Perez-Curielen erakusketa “Barriek 2021” programan

Foru Aldundiaren beka jaso duten artista batzuen lanak bildu dira Barriek 2021 erakusketa-zikloan. Rekalde Aretoan, Javier R. Perez-Curielen erakusketa antolatu da irailaren 21etik azaroaren 21era. Barriek programaren hamargarren edizio honetan, Jenni Alvaradok, Javier R. Perez-Curielek, Urtzi Urkixok, Izaskun Araluzeak eta Mikel Erkiagak euren lanen aukeraketa aurkeztuko dute.

Jenni Alvaradok uztailean ekin zion zikloari eta orain Javier R. Perez-Curiel izango da bere lanak erakutsiko dituena, 21 S// 21N izeneko erakusketan, non artistak kulturaren eta gizartearen hainbat arlotako materialak erabiltzen dituen.
“Erakusketa-espazioa hedatu egiten da eta hainbat lan, estrategia eta gorputzen bidez okupatzen da, geroago horiek kenduz eta uzkurtuz. Hurrenez hurreneko okupazio eta desokupazio hori erakusketaren irekiera-dataren eta itxiera-dataren artean gertatzen da. Espazioan egiten diren aldaketak gorputzetik orientazioan eta esperientzian eragina duten erreakzioetatik abiatzen dira. Bere egitura bi baloreko grafiko baten kurba moduan uler daiteke: x igarotako denboran duen balio bezala eta y espazioaren okupazioan duen balio bezala. Irudi gisa isiltasunetik datorren eta isiltasunera itzultzen den hitz bat proposatzen da”.

Javier R. Perez-Curiel (Oviedo, 1978)  Arte Ederretan lizentziaduna (2012) da eta Artearen Ikerketa eta Sormenean Masterra egin du (2014) Euskal Herriko Unibertsitatean. 2017an egoiliarra izan zen BilbaoArte Fundazioan eta Montehermoso/EHU Kultur Zentroaren deialdian hautatu zuten. Bizkaiko Foru Aldundiaren arte plastiko eta bisualen beka jaso du (2019-2020). Aldi berean, hainbat musika proiektutan parte hartu du eta besteak beste emanaldiak eskaini ditu Larraskitu, Bulegoa, Okela, Share eta BBKliven.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button