MUSIKA

Adarrots folk taldeak bigarren lana plazaratu du

Ezkerraldeko Adarrots folk zazpikoteak Zazpi Ditut izenburuko bigarren lana kaleratu berri du. Diskoa Balea estudioetan grabatu dute Asier Ercilla teknikariaren laguntzarekin.

Rosa Godinez (ahotsa, perkusioak); Iñigo Espiñ (bibolina); Bingen Akarregi (klarinetea, txirula, whistleak & low whistlea eta flauta altua); Iñigo Carballo (alboka); Gorka Vicente (gitarra akustikoa); Toño Ortega (baxu elektrikoa), eta Sendoa Gil (perkusioak) osatzen dute folk talde bizkaitarra.

Mendebala Folk Jaialdiak antolaturiko 2.009ko Folk Talde Hasiberrien IV. Lehiaketa irabazi eta gero, ibilbide interesgarria egin du Adarrotsek. Hala, garaipen horren ondorioz, Haizekadak izenburuko estreinako lana grabatu zuten, hain zuzen ere, bigarren lan hau grabatu duten estudio eta teknikari berdinekin.

Taldeak Euskal Herriko folk tradizionala du ardatz, baina bere jarioan beste herrialde batzuetako musiken oihartzunak ere entzun daitezke. “”Energiaz gainezkako alboka, soken koloretasuna, txirularen kemena, klarinetearen baretasuna eta perkusioen indarra emakume ahots ezti eta sorgingarria samurkiro aterpetzen dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button