BERTSOTAN

XX. BBK Sariketan Durangaldea irabazle

Barikuan, hilak 23, Bilboko Kafe Antzokian jokatu zen Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako finalean, Durangaldeko talde indartsua izan da irabazlea, Lea Artibaiko taldea menpean hartuta.

Saioan zehar irabazleen nagusitasuna argia izan zen, gaztetxoan mailan 17 puntuko aldea  aterata, eta 19-24 urte bitartekoen mailan beste 22 puntuko aldea.

Durangaldeko taldea sariketa honen 20 edizioetan egon da eta hirutan izan da irabazlea eta beste hirutan bigarren geratu da. Talde hau beti izan da bertsolari handien harrobia, hala nola Igor Elortza, Unai Iturriaga, Miren Amuriza, eta oraingoan ere horixe erakutsi du.
Durangaldeko taldean, Txaber Altube, Igor Uruburu, Ane Alegria, Aitor Bizkarra, Julen Sololuzeeta Eñaut Uruburu izan ziren kantatu zuten bertsolariak, eta Josune Aramendi, Naroa Loiola, Elene Lejarzegi, Nerea Ibarzabal, Eneko Arrate eta Xabier Iturraspe Lea Artibaiko taldearen barruan.

Sariketa honetan beste sari bi ere egoten dira, bata, sariketan zehar Bizkaiera egokiena erabili duen bertsolariarentzat, eta bestea, finalistarik gazteenarentzat. Bada, sari hauek Lea Artibaiko Naroa Loiolak eta Durangaldeko Txaber Altubek irabazi dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button