IKUS-ENTZUN

Jane Campion zinegilearen obra, “Emakumeek Egindako Zinema” jardunaldietan

Jardunaldi hauetako protagonista Jane Campion zinegilea izango da aurtengo edizioan. Egunotan berak zuzenduriko hiru film pantailaratuko dira Antzoki Zaharrean, azaroaren 12, 13 eta 14an. Zikloa Donostiako Emakumeen Etxeak ondu du.

Gaur berton An Angel at My Table (1990) izeneko lana ikusteko parada egongo da Kerry Fox, Alexia Keogh eta Karen Fergusson aktoreekin. Janet Frame idazlearen autobiografiatik ateratako errelato hori hezkundeaz, eta literatur bokazioaren arazo psikologikoez ari da. Adituen arabera, “bizitzari zentzu bat aurkitzen saiatzen den filma” da gaurkoa.

Biharko saioan, halaber, The Piano (1993) filma pantailaratuko dute. Holly Hunter eta Harvey Keitel aktoreek antzeztua, XIX. mendearen erdi aldean gertatutako istorioa biltzen du: Ada mutua da jaiotzetik, eta alargundu berri da. Hitzartutako ezkontza tarteko, Zeelanda Berrira joan beharko du, bera alaba eta pianoarekin. Senarrak, baina, pianoa hondartzan abandonatuko du, ez baitu horrelakorik etxean nahi. Auzokide batek, baina, pianoa berreskuratuko du. Filmak hiru Oscar sari jaso zituen.

Azken filma In the Cut (2003) izango da. Susanna Moore idazlearen nobelan oinarritutako thriller psikologiko eta erotikoa da, Meg Ryan, Mark Ruffalo eta Jennifer Jason Leigh aktoreek antzeztua. Zinegilearen hitzetan, “Sexualitatea, lotsa, desioa, beldurra, modu zuzen batean gidatzen ez diren kontuak aztertzen ditu..”. (…) Detektibeen genero barnean amodiozko istorio bat aurkezten dut, generoa berrinterpretatuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button