ESZENA

Fikziorako gidoia eta e-marketing-a izango dute hizpide Bilbon

Fundacion Autor erakundeak bi monografiko atondu ditu abenduaren 1ean eta 2an. Lehenengoan, gidoiari eragiten dioten hainbat aspektu jorratuko dira Ana Sanz-Magallónen eskutik. Bigarrenean, ostera, arte eszenikoetarako e-marketing-aren tresnak aztertuko dituzte. Bigarren ikastaro hori Eugène Carr eta Michelle Paul irakasleek zuzenduko dute. Biak ala biak Arteria Campos Elíseos Bilbaon egingo dira.

Ana Sanz-Magallónenek zuzenduriko gidoiaren inguruko monografikoak lau ordu iraungo du eta fikziorako gidoia izango du ardatz. Prestakuntza gidoilariei zuzendurik dago, gai hau gehiago sakon dezaten. Ikastaroa abenduaren 1ean egingo da.

Bestalde, Eugène Carr eta Michelle Paul irakasleek e-marketing kulturala jorratuko dute abenduaren 2an. Ekoizpenaren eta programazioaren profesionalei zuzenduriko ikastaroa da, eta haien sustapen-informazioaren kudeaketa-sisteman hobetzera zuzenduta dago.

Bi monografikoei buruzko informazio osoa hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button