LITERATURA

Izaskun Etxeberria Zufiaurrek “Esaten ez den guztian” liburua kaleratu du

Izaskun Etxeberria Zufiaurrek kritikak eta idaztiak argitaratzen ditu hainbat aldizkari eta egunkaritan, baina hauxe da bere lehen lan luzea.

Tere Irastortza idazlearen hitzetan, Esaten ez den guztian (Pamiela) liburuan dagoeneko filmetan eta liburuetan deskribatua izan den inguru-abarrean bizi edo bertatik pasatu diren protagonismo gabeko andre-gizon, haur eta helduen bizipenak jasotzen dira.
Euskal Herriko sakan edo sakonen batean joan-etorrian suertatu diren geraldiak eta bidaiak antzeman eta antzematen ditu egileak: biziko badira errotzen lanak dituzten turista, bisitari, aberats eta komertzialek, gerran atxilotuak; finean, kultura, hizkuntza eta gizarte- maila anitzeko pertsonaiak. Eta azken narraziorako bere maletetan eraman eta ekartzen dute bere ondasun guztia, edo bere bizi-puskak, nonbait atseden emango dien eserleku batean berekin izango dituztelakoan.
Izaskun Etxeberriaren herria ez da Euskal Herriko sakan edo sakon mitologiko horietakoa, non dena amaitu ostean ere dena bertan geratzen omen den, non malkoak ibaietara doazen, eta hezurrak lurra asetzera. Izan ere, egileak ez du gizakien aberria erakusten baizik eta beraien egonarria, diren tokian direla. Egia, esaten ez den guztian, gogoan da, bizia da, errealitatea da, erreala da. Egia, esaten ez den guztian anitza da; eta, gainera, egia da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button