ESZENA

Bilboko “Zirkuitua”-ren programazioan, emakumea ardatz

Bilboko Zirkuituak bere programazioari ekingo dio berriz urtea amaitu arte, urriaren 3tik abenduaren 19ra, emakume artisten eta emakumez osatutako konpainien presentzia nabariarekin. Ekimena urriaren 3an jarriko da berriz martxan Bilboko Berreginen Museoan, Las Entes konpainiaren Las indogmables lanarekin.

Hala, Begoñako, Abando-Barrainkuako, Altamirako, Kastañoseko, Basurtuko, Errekaldeko, Otxarkoagako eta Zurbaranbarriko udaltegiek eta Solokoetxeko institutuak eta Bilboko Berreginen Museoak 16 antzerki eta dantza konpainiaren proposamenak jasoko dituzte.

Zirkuituak programatu dituen proposamen eszenikoen artean, generoarekin erlazionatutako gaiak nabarmendu behar dira, eta ia guztietan, emakumea protagonista nagusia izango da.

Programan parte hartuko duten konpainiak eta artistak hauek izango dira: Las Entes, Hipo y Condrias, La Dinamika Eguzki Zubia, Oh My Good, Miren de Miguel, Khea Ziater, Bego Guerrero, De bote en bote, Mauma Taldea eta Teatro Pantzart.
Horietako batzuek, La Ressistens, Miren de Miguel eta Oh my God, adibidez, BAD 2012 jaialdian estreinatutako Fa en cuarta, Tutte contra Verdi eta Qué te pasa , Amy? lanak errepikatuko dituzte, arrakasta handia lortu baitzuten. 

Urteko azken hilabeteko programazioa familiari egongo da dedikatuta. Abenduaren 11n hasiko da Begoñako Udaltegian, euskarazko Vademekum lana aurkeztuko duen De bote en bote konpainiarekin. Mauma Taldeak eta Hegoakek txotxongiloz eta antzezlez osatutako proposamena ekarriko dute 12an eta 18an. Eta azkenik, Teatro Pantzart taldeak Boli, bili, boli lana egingo du 17an eta 19an Zurbaranbarriko eta Basurtuko eszenatokietan.

Noiz, zer eta non ikusteko, egin hemen klik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button