ARTEA

Izaki eta gauzen patuaren hedapena

Azkuna Zentroak Mabi Revuelta (Bilbo, 1967) artistaren Acromática, una partida inmortal erakusketa abiarazi du urtarrilaren 24ra arte. Mostra horretan Mabi Revueltaren ibilbide artistikoaren berrikusketa bat proposatzen da, bai eta erakusketari titulua ematen dion proiektu berriaren aurkezpena ere, Acromática.

Artistaren hitzetan, “Acromática piezen seriean, behin eta berriz itzultzen naiz jokoen unibertsora, oraingoan xakea eta haren arauen eta mugimenduen multzo berezia inspiraziotzat hartuta. Bi koloreko eremu txiki batean, munduaren ordenaren eta izaki eta gauzen patuaren hedapena ikusten dugu, izugarria eta larria. Eskulturaren, zinemaren, dantza garaikidearen, musikaren eta idazketaren bidez, jokoen erregearen kontakizuna egiten saiatzen naiz, haren mugetatik hara joz, metafora artistiko, intelektual, beliko eta bitalen bidez artikulatua”.

Mabi Revueltaren obretan gai unibertsalei buruzko gogoeta naturala agertzen da, bai eta  errealitate eta fikzioaren arteko harremana, literatura, arte eszenikoak, eskultura, marrazketa, ikus-entzunezkoen iragazkortasuna, hezkuntza artistikoari buruzko ikerketa eta estrategia didaktikoen bilaketa, ….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button