MUSIKA

IX. Zombie Jaialdia, Donostian

Larunbatean, azaroak 14, Donostiako Larratxo Kultur Etxean, IX. Zombie Jaialdia ondu dute Vhäldemar eta Etorkizun Beltza taldeen kontzertuekin. Bi orduz Euskal Herriko metalarekin gozatzeko aukera aparta izango duzue.
Zombie Jaialdia Larratxon egingo da aurten ere, beti bezala beharrezkoak diren segurtasun neurri guztiak aintzat hartuz, izan ere, Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berriak direla eta, ordu aldaketa egon da eta horrexegatik 18:30ean hasiko da ekitaldia.

Disko berriak aurkeztera bi talde joango dira: Vhäldemarrek Straight to Hell eramango du, eta Etorkizun Beltzak Ekaitzen osteko sua izenekoa.
Vhäldemar 90.hamarkadan jaio zen Pedro J. Monge eta Carlos Escudero gitarra-joleak elkartu zirenean. Fight to the End izan zen beren lehen lana, 2002an atera zutena. Orain seigarren diskoaren kantak aurkeztuko dituzte.

Etorkizun Beltzak taldeak abeslari berria dauka, Imanol Orozko, eta berarekin Julen Unamuno (gitarra), Mikel Unamuno (gitarra), Jon Lamborena (baxua) eta Gorka Mena (bateria) aritzen dira. Banda Gernikan elkartu zen 2008an. Bi maketa argitaratu ondoren, Elkar Estudioa Sesioak egitasmoan parte hartu zuen. Eta 2015ean Esnatu Gara? estreinako diskoa kaleratu zuen. Boskoteak euskarazko heavy metala jorratzen du, eta Europako talde klasikoak (Judas Priest, Iron Maiden, …) eta Euskal Herriko hainbat (Su Ta Gar, Asgarth, …) dituzte erreferente.
Azken lan hori iazko abendu hasieran grabatu zuten Chromaticity Studios aretoan Pedro J. Monge (Vhäldemar) teknikariarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button