LITERATURA

Tom Sawyer-en abenturak

Joan den astean aurkeztu zuen Erein argitaletxeak, mundu osoan literaturaren klasikoa den Tom Sawyer-en abenturak, Mark Twain idazlearen lan bikainenetako bat. Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle bikoteak egin ditu itzulpenak.

“Tom espaloian agertu zen baldean kare-esnea zuela, eta kirten luzeko brotxarekin. Hesiari begiratu zionean, poztasun guztia joan zitzaion eta malenkonia sakonak hartu zion arima. Hogeita hamar metro luze zen ohol-hesia, eta hiru metro altu. Bizitza hutsik iruditzen zitzaion, eta existentzia, zama astuna”.

Samuel Langhorne Clemens, Mark Twain ezizenarekin ezagunagoa (1835-1910), jatorri eskoziarreko estatubatuar idazle ospetsua izan zen. AEBetako lehen idazletzat jo zuen William Faulknerek, eta zalantza barik, kontinente hartako eta ingelesezko idazlerik handienetarikoa da. Bere lanik ezagunenak The Adventures of Huckleberry Finn eta The Adventures of Tom Sawyer dira. Eleberri eta bestelako idazlan ugariren egilea izan zen.

Lan honekin batera Amattoren uzta (Patxi Zubizarreta eta Maite Gurrutxaga ilustratzailea) eta Elmer (Aiora Jaka Irizar itzultzailea) lanak ere aurkeztu ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button