BERTSOTAN

IX. Mariano Izeta Sariketa igande honetan

Datorren igandean, abenduaren 27an, IX. Izeta Sariketa jokatuko da Iruritan, etea bertan,  16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak egun osoko egitaraua antolatu dute bertsogintzaz beterik, eta hala, goizean bi kanporaketa izango dira, zortzina bertsolarirekin, eta  hortik sei sailkatuko dira arratsaldeko finalerako.

Pandemia egoeraren ondorioz, aforoa mugatua  izango da, eta aldez aurretik banatuko dira sarrerak. Goizeko bi kanporaketetarako sarrera librea da, baina aforoa kontrolatzeko neurriak direla eta, derrigor erreserbatu beharko da tokia, aldez aurretik nafarroa@bertsozale.eus   helbidera idatzita, eta izen-abizenak eta kontakturako telefonoa utzita.

Parte hartuko duten bertsolarien izenak eta bestelako jakingarriak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button