BERTSOTAN

San Andres bertso-paper lehiaketa

…eta kitto! Euskara Elkarteak San Andres bertso-paper lehiaketa abiatu du berriz. Eibarko neska-mutilentzat bada ere, Euskal Herri osoko 16 urtetik gorakoek ere aurkez ditzakete lanak. Sortak azaroaren 7ra arte bidali ahalko dira.

Aurten ere hiru maila bereiziko dituzte: Eibarko LH-ko ikasleek bertso bat edo kopla bi aurkeztu beharko dituzte, DBH-koek bertso bi edo 4 kopla gutxienez eta 16 urtetik gorakoek (Euskal Herri osora zabaldua) 4 puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez.
Gaia eta doinua libreak izango dira eta bertsoak jatorrizkoak. Lanaren hiru kopia bidaliko dira, gaitzizenarekin sinatuta elkartera bidali beharko dira (Urkizu, 11 solairuartea. 20600 Eibar). Itxitako beste gutunazal batean, gaitzizena identifikatzeko datuak sartu beharko dira.

Sarituek azaroaren 25ean Portalean egingo den San Andres Bertso Jaialdian euren lanak abestuko dituzte eta orduan banatuko zaizkie sariak irabazleei.

Saririk gozoena helduen mailan nagusitzen denak hartuko du: 300 euro.

Show More

Related Articles

Back to top button