ESZENA

“Auzo Eszena” programa hastear da Gasteizen

Auzo Eszenaren aurtengo ekitaldian makina bat ikuskizun programatu dira Gasteizko gizarte-etxeetan, otsailaren 20tik maiatzaren 22ra arte. Denetarik egongo da: antzerkia, magia, bakarrizketak, eszena musikala, eta abar. Ekimenaren helburua Gasteizko talde ez profesionalei beren lanak jendaurrean aurkezteko aukera luzatzea da. Taldeen ikusgarriak igandeetan eskainiko dira, Arana, Aldabe, Ariznabarra, Arriaga, Ibaiondo, Salburua eta Zabalganeko gizarte-etxeetako ekitaldi aretoetan.

Lehen egunean, otsailaren 20an, Araneko gizarte etxean, Ciro Diro-ren Soy un fraude bakarrizketa izango da protagonista.
Geroago, martxoan, hiru ikuskizun antolatu dira: 6an, Kabia antzezlana Aldaben; 13an, Mago Goyoren Txirriski Mirriski magia eta mentalismo ikuskizuna; eta 27an, Decidme cómo es un árbol poesia errezitaldia, Poetas Rojos klubaren eskutik.

Apirilean, Teatracho taldeak Morir … o no morir lana aurkeztuko du Salburuko gizarte-etxean; Azirkartek eta Arai Dantzak, berriz, Biok Batera zirku-sozialaren ikuskizuna eskainiko dute, Ibaiondoko gizarte-etxean.

Azkenik, maiatzeko ikuskizunak honakoak dituzue: Auskalhopen El lobo, el funanbulista y el bosque encantado familientzako antzezlana, Aldaben; Ipazapiren Atraco a las 9, Zabalganean, eta Juanjo Monagoren El asesino lana Ariznabarreko gizarte-etxean.

Auzo Eszena, otsailetik maiatzera bitartean, Gasteizen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button