BERTSOTAN

Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketaren saridunak

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertso idatzien sorkuntza sustatzeko asmoz Bertsopaper Lehiaketa jarri zuten abian joan den urteko irailean. Betiko legez, hiru kategoria ezarri ziren parte hartzeko, eta azaroaren 29an itxi zen originalak jasotzeko epea.

Bada, Cesar Etxeberriak, Eneko Fernandezek eta Saioa Mitxelenak osaturiko epaimahaiak sabirdunak jakinarazi ditu: Enaitz Zestauk, Kattin Madariagak eta Eneko Lazkozek irabazi dituzte V. Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak

Guztira 26 egilek hartu dute parte aurtengo lehiaketan, 28 lanekin, hiru kategoriatan banatuta: txikiena, 2011n edo ondoren jaiotakoentzat; gazteena, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne), eta helduena, 2006an edo lehenago jaio direnentzat.  Lehenengoan, Enaitz Zestau Telletxeak eskuratu du lehen saria, Itzaleko argia izeneko lanagatik. Bigarren saria Araia Irigibel Terrerosentzat izan da, eta hirugarren saria Enaitz Zestau Telletxearentzat.

Bigarren kategorian, hiru lan aurkeztu dituzte guztira, eta Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du aurten ere lehen saria, Hainbertze gauza pasatzen dira lanarekin. Bigarren saria ere Kattin Madariagarentzat izan da, eta hirugarren saria, azkenik, Kattalin Lizarraga Mendiak eskuratu du.

Azken kategorian, Eneko Lazkoz Martinezek irabazi du lehen saria, Inoiz ez da berandu! Edo agian bai? izenburuko lanarekin. Bigarren saria Joanes Illarregirentzat izan da, eta hirugarren saria, azkenik, Erika Lagoma Pombarentzat izan da.

Bertsozale Elkarteko webgunean dituzue lanak irakurgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button