MUSIKA

Iruñeko “Nola? Fest” jaialdia abian da

Atzo hasi zen Nola? Fest jaialdia, Iruñea after Barcina lelopean, Garazi tabernan izandako Cabezafuego meets Iruñea Nola? Brass Band kontzertuarekin, Iñigo Cabezafuego musikari ipurterrea eta Iruñea Nola? Brass Band banda batu zituena.

Jaialdiak igandera arte iraungo du. Hala, gaur bertan, hauexek arituko dira Jazar aretoan, 21:30etik aurrera: Mighty Marti, The Sustraians, Iseo, Nerea Erbiti, Ohiana Afu, Miri Mitu eta Irakur Zakur Sustraian Records Review, horiek guztiak Sustraian Records diskoetxearen ordezkariak dira. Emanaldi horien ostean, Interestellar Sound System osatzen duten disko jartzaileek giroa berotuko dute: Charlie Mondadientes, Reimy eta Dodosound.

Larunbatean, halaber, jaialdiak Zabaldi bisitatuko du: Sustraian DJk eta Non da Blues, 19:00etatik aurrera. Igandean, amaitzeko, Kalejira izango da, Jito Alai pilotalekutik Arga ibairaino, 11:00etan. Desfilea eta  piknika Iruñea Nola Brass Band taldearekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button