IKUS-ENTZUN

“Retour à Ithaque” pantailaratuko du FAS zineklubak

Bilboko FAS zineklubak Laurent Cantet, 20 zinegilearen Retour à Ithaque (2014) filma pantailaratuko du gaur, El Carmen aretoan, 19:45ean. Oskar Belotegui kazetariak aurkeztuko du emanaldia.

Horrekin batera, Aitor Oñederra zuzendariaren I said I would never talks about politics film laburra aurkeztuko dute KORTeN! jaialdiaren programazioaren harira. Filmak FAS Saria jaso zuen Zinebi jaialdian, eta Kimuak programaren barruan dago.

Retour à Ithaque filmak bost lagunen istorioa kontatzen du. Bost lagunok terraza batean bilduko dira, La Habanan, ilunabarrean,  Amadeoren itzulera ospatzeko, bost urtez erbestean egon baita. Egunsentira arte, gaztetako kontuak gogoratuko dituzte, eta etorkizunaz ere hitz egingo dute…

Film berezia da; esaterako, aktore-lana izugarria da: badirudi benetako lagun koadrila bat dela ospakizun batean gozatzen, eta kamera, berriz, ezkutuan dagoela ematen du. Zinegile frantziarrak orain arte egin duen lan onena da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button