MUSIKA

Hala Bedi Rock jaialdia egingo dute larunbatean Gasteizko Gaztetxean

Larunbatean, Gasteizko Gaztetxean, Hala Bedi Rock jaialdiaren bederatzigarren edizioa egingo da. Hala, gaztetxeko agertokitik makina bat talde igaroko dira. “Rocka izango da protagonista Gasteizko erdigunean dagoen muinoko etxe sorginduan”, iragarri du Hala Bedik.

Aurten, Dead Sequoia, The Twin Rebels, The Brew Grass Society, La Reverso , Devils Garden eta Giante taldeek izango dira oholtza kiskaltzen eta gitarrak astintzen.

“Aurtengo afixea Hala Bedi Rock jaialdiaren aurreko edizioetan  parte hartu duten zenbait musikariren argazkien collage koloretsu batek osatzen du”. Aurreko edizioetan, besteak beste, Obligaciones, Turboneskak, Bidelapurrak edo Izaki Gardenak taldeek jo zuten.

Informazio gehiago: halabedi.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button