MUSIKA

Iruñeko aretoetako kontzertuak, kalean

Pandemiak ekarritako egoeraren ondorioz, edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek arazo handiak dituzte kontzertuak antolatzeko eta publikoa erakartzeko. Horrexegatik, Iruñeko Udalak aire zabaleko hamar kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, gaur hasita eta irailera bitartean. Ekimenaren helburua areto horiek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta haiek laguntzea da. Ekimenean parte hartuko duten aretoak Zentral, Carbonera, Toki Leza, Infernu, Garazi, Txintxarri, Nébula, Cavas, Krawill eta Indara dira.

Diogun bezala, kontzertuak udako asteazkenetan izango dira, doan, arratsaldeko zortzietan, uztailaren 22tik irailaren 23ra. Non egingo diren? Hemen: Burgoen plaza, San Bartolome gotorlekuko lubanarroak, Compañía plaza, O-ko Andre María plaza, Taconera, San Jose plaza eta Ziudadelako lubanarroak.

Eta toki horietan parte hartuko duten taldeak honakoak dituzue: Lin Cortes, Andrea Santiago, Track Dogs, Kaballah, Burutik, Juarez, Anari, Los Tiki Phantoms, NoisAlive eta Califato ¾. Ikusten denez musika estilo ezberdinak nahastuko dira ziklo horren barruan, flamenko berria, flamenko-elektronika, pop rocka, folk rocka, dark rocka, euskarazko fusio-musika, indiea, rock alternatiboa euskaraz, surf rocka eta heavya.

Gaur izango da lehen kontzertua Lin Cortes taldearekin, Burgoen plazan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button