BESTELAKOAK

Irratiaren soinu-fikzioa sustatzeko xedez

Gasteizko Udaleko Antzoki Sareak Carlos Pérez Uralde Irrati Antzerkiaren VI. Lehiaketarako lanak jasotzeko epea zabaldu du. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Ekimenaren helburua irratiaren soinu-fikzioa sustatzea da, hedabide horretara egokitutako antzezlanen jatorrizko gidoiak baliatuz.

Lanek, euskaraz edo gaztelaniaz, argitaratu gabeak eta aurretik saririk jaso ez dutenak izan behar dute. Ez da beste lan batzuen egokitzapenik (osorik edo zatika) edo bertsiorik onartuko. Irrati gidoiaren formatuan idatziko dira, pertsonaiak gehienez ere lau aktorek interpretatuko dituztela kontuan izanik, eta ez du 25 minututik gora iraungo. Bosna minutuko bost kapitulutan banatuko da, gutxi gorabehera 6.000 eta 7.500 karaktere arteko testu bati dagokio kapitulu bakoitza, astelehenetik ostiralera bitartean irratiz emateko.

Guztira 4.000 euro emango dira sarietan, honela banatuta: bi mila eurokoa, irrati-antzerkiko gaztelaniazko lan onenarentzat, eta beste bi mila eurokoa, Laboral Kutxa saria irrati-antzerkiko euskarazko lan onarentzat.

Lanak posta elektronikoz helbide honetara  bidaliko dira: radioteatro@vitoria-gasteiz.org   Radio Vitoria EITB eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren euskarrietan jakinaraziko dira irabazleak, bai eta www.principalantzokia.org web-orrian ere  irailaren lehenengo hamabostaldian.

Informazio gehiago eta oinarriak, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button