LITERATURA

Poema errezitaldi interesgarri zenbait

Oier Guillanen Elkartasun Basatia (Susa, 2013) liburuan oinarritutako errezitaldia egingo da Deban, azaroaren 23an, 22:00etan, Agirre jauregiko ispiluen gelan.

Errezitaldian egileak berak eta Metrokoadroka kolektiboko hainbat kidek parte hartuko dute, liburuak iradokitzen duen teatroarekiko lotura ahotsera eta poemen dramatizaziora eramanez. Bertan arituko diren parte hartzaileak Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Asier Sarasola, Joseba Roldan eta Oier Guillan liburuaren egilea bera izango dira.

Seigarren errezitaldia izango da honakoa, udaberrian hainbat literatura hitzorduetan parte hartu ostean: Literaktum, Maiatz solasaldiak, Mikelazuloren Poesia Uneak, Literaturia, Eako Poesia Egunak.

Beste aldetik, Koldo Izagirrek errezitaldiak egingo ditu Parisen bizi naiz poema liburuan oinarriturik. Lehendabizikoa Zarauzko Garoa liburu-dendan egingo du azaroaren 28an (osteguna). Ondoren, abenduaren 2an Urdulizen, abenduaren 8an Durangon (Ahotsenean), abenduaren 19an Donostian (Intxaurrondon), abenduaren 27an Gernikan eta urtarrilaren 2an Larrabetzun.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button