IKUS-ENTZUN

Barbara Crampton aktore estatubatuarra sarituko du Fant jaialdiak

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak profesional baten ibilbide osoa saritzen duen Fantastikoaren Izarra ohorezko saria emango dio Barbara Crampton antzezle estatubatuarrari.

Saria gaur bertan emango diote, 20:00etatik aurrera, Bilboko Kale Nagusiko BBK Aretoan. Cramptonek, halaber, Jackson Stewartek zuzendutako Beyond the Gates filma aurkeztu du jaialdiaren baitan. Sari-banaketaren ekitaldian, Carles Torrensen PET (Espainia, 2016) filma ere pantailaratuko da.

Fant jaialdiaren arabera, “telebistako hainbat saiotan lan egin ondoren, Crampton Brian de Palmaren esanetara aritu zen 1984an Doble cuerpo lanean. Baina generoko zine zaleen artean ezagun bilakatu zuen lana, Re-animator (1985) filmean Stuart Gordonen esanetara egin zuena izan zen. Beldurrezko zinearen klasiko moderno horren ondoren, generoari oso lotuta jarraitu zuen, Re-sonator (1986), Trancers 2 (1991), Robot Wars (1993) edo Space Truckers (1996), bezalako lanekin, bere aurkitzailea izan zen Stuart Gordonen esanetara, berriro ere”. Egun, generoan maisu diren ziengile garaikideekin ere aritzen da, tartean, Rob Zombie, Adam Wingard eta Ti West.

FANTek, halaber, ohoreko bigarren sari bat emango du jaialdiaren itxiera-ekitaldian, Pedro Rivero zinegile bilbotarrari, hain zuzen. Bi Goya sari lortu ditu, animaziozko Birdboy film laburrarekin eta, aurten, Animaziozko Film Hoberenaren Goya Saria jaso du, Psikonautak, ume ahaztuak lanarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button