BERTSOTAN

“UNIbertsoan” saioa, bihar EHUko Donostiako egoitzan

Mintzola Ahozko Lantegiak EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzarekin elkarlanean, Beñat Krolemen hitzaldia eta Bertso marraztuak emanaldia izango dira gaur EHUko Donostiako egoitzan. Emanaldia publiko guztiari irekia da eta EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroan izango da, 12:00etatik aurrera.

Iazko abenduan egin zen UNIbertsoan egitasmoaren lehen saioa, eta hartan  Karlos Aizpuruak hitzaldia eskaini zuen, eta Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio aritu ziren bertsotan.
Aurtengo saioan, Mintzolaren eta Mikel Laboa Katedraren joan den urteko ikerketa proiektu saria jaso zuen Beñat Krolemek hitzaldia emango du bertsolaritza eta irudiaren arteko harremanari buruz. Gero, Lankuren eskutik, Bertso marraztuak  izeneko emanaldia egingo dute Amets Arzallus eta Alaia Martin bertsolariek, Unai Gaztelumendik marrazten duen bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button