IKUS-ENTZUN

Iragankorraren edertasuna

Abian da BilbaoArteko Art House Zinemak onduriko Wong Kar Wai zuzendari hongkondarrari buruzko zine zikloa. Guztira bederatzi film eskainiko dira ekainaren 7ra bitartean.

Egile horren zinemaren zatirik handienarekin antolatu diren hitzordu horiei esker, “ikusleak milurtekoaren aldaketa betean jaiotako zinemaren begirada iradokitzaile eta ederrenetako bat eskaintzen duenaren filmografian sartu ahal izango du”.

Zikloa apirilaren 9an abiatu zen As Tears Go By filmarekin. Aste honetan, hilak 16, Days of Being Wild filma pantailaratuko dute (19an, berriz ikusi ahalko da). “Hong Kong, 60ko hamarkada. Yuddy gazte erakargarri eta seduzitzailea ama biologikoa aurkitzen saiatuko da bera hazi duen emakumeari buruzko egia jakin ondoren. Horrek gatazka emozional larriak eragiten dizkio Yuddyri, eta bi emakume behartzen ditu bere maitasunaren alde borrokatzera”.

Pelikula guztien gaineko xehetasunak BilbaoArten kontsultatu ahalko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button