MUSIKA

Nerbioi itsasadarraren rock doinuei buruzko dokumentala

Portugaleteko zubi esekiak neurtzen dituen 160 metroak abiapuntu hartuta, Nerbioi itsasadarraren bi ertzetan, ezkerrekoan eta eskuinekoan, rock musikak 90eko hamarkadan egindako ibilbidea jasotzen du 160 metros. Una Historia de Rock en Bizkaia dokumentalak.

Alvaro Fierro eta Joseba Gorordo dira filmaren egileak eta lehenengoak adierazi digunez, filmak 90eko hamarkadako une musikala eta soziala jorratu nahi du. “Gure adina dela eta, garai hori egokitu zaigu bizitzea”.

Hala, Ibaizabal itsasadarraren bi ertzen arteko ezberdintasun sozialak ere aztertzen dira rock musikaren bitartez. “Garai bat testuinguruan jartzeko diziplina artistiko onena dela iruditzen zaigu”.

Horretarako, hainbat protagonisten hitzak jaso dituzte, hala nola, Gotzon Hermosilla eta Fernando Gegundez kazetariak eta Roberto Moso (Zarama) eta Javi Letamendia (El Inquilino Comunista) musikariak.

Alavaro Fierrok azaldu digunez, dokumentalaren zati batzuk ari dira aurreratzen sare sozialen bidez ekimena ezagutarazteko asmoz. Honatx sareratu berri duten lehendabiziko zatia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button