ESZENA

Palindromoak ikus-entzunezko bilakaturik

Loraldiak eta Berriz aireratu goiburuarekin abiatutako BilbaoPoesia jaialdiak bat egingo dute gaur saio berezi bat aurkezteko orduan: Abere ba. Ulu ala ele. Emanaldi poetiko musikatuan Bigarak (Itziar Aranburu eta Jon Ander García), Amorantek eta Okene Abregok parte hartuko dute. Saioa, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian izango da, 19:00etan hasita.

Musika, hitza eta irudia batzen dituen ikuskizun poetikoa da Abere ba. Ulu ala ele. Berez, Abere ba Bigara bikote sortzaileak kaleratutako liburu ederra da, eta palindromoak (ezker-eskuin  zein eskuin-ezker testuek eduki berbera dute) ditu oinarri. “Abere ba hitzekin jolasten duen liburua. Bitxikeria dirudien arren, euskaraz animalien izenak palindromoa erraz bideratzen du. Abereen irudidun hiztegi pizgarri honetan mitologiak, kantuak, kontuak, atsotitzak, onomatopeiak, hitzulpenak, ele-meleak eta hitz jolas ugari azaleratuko dira”.

Abere ba palindromo ilustratuen piztegia liburua joan den urtean plazaratu zen eta orain ikuskizun bihurtu da. Proiektua Amorante eta Okene Abrego musikariekin batera sortutako esperientzia poetiko bat izango da.

“Palindromoen simetria grafikoa eta hotsezkoa agertu eta harek dakarren hitzen topaketa  parodiatzen duen emanaldia. Musika, hitza eta irudia, aurreraka eta atzeraka.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button