LITERATURA

Ipuinak, ilustrazioak eta komikiak

Umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko, Elkar Fundazioak Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 17. edizioa jarri du martxan. Hiru modalitate ezarri dira adinaren arabera: ilustrazioa, ipuina eta komikia.

Ipuina ilustratzeko proposamenean, HH 4 eta LH 4 bitartean (biak barne) dauden haurrek Alaine Agirrek idatzitako Zer jango du oiloak ipuina ilustratu beharko dute.

Ilustrazioa ipuin bilakatzeko proposamenean, LH 5 eta DBH 2 bitartean (biak barne) dauden haurrek Belatz-ek egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute. Ipuinek euskaraz idatziak izan behar dute. Lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean aurkeztu beharko dira.

Komikia osatu edota hasieratik sortzeko proposamenean, BH 3 eta DBH 4 mailetako gazteek bi aukera izango dituzte: Belatz-ek hasitako komikiari jarraipena ematea edota beronen gaia mantenduz (piratak) komikia hasieratik sortzea. Komikiak eskuz zein ordenagailuz sortu daitezke eta euskaraz idatzi behar dira. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina lana A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da.

Bestelako jakingarriak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button