BERTSOTAN

Ipar Euskal Herriko gazteak bertsotan

Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko Eskolarteko Txapelketa ekainean egingo dute.

Kanporaketak ekainaren 19an jokatuko dira Senpereko Larraldea baserrian, goizeko 10:00etan hasita. Bi kanporaketa jokatuko dira, eta bertatik sei bertsolari sailkatuko dira, horiexek arituko dira finalean. Finala ere Senpereko Larraldea baserrian izango da ekainaren 26ean goizeko 10:30ean hasita.
Egun horretan, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko txapelduna izendatzeaz gain, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketara nortzuk joango diren ere erabakita geldituko da.

Txapelketa horretan parte hartuko duten bertsolariak honakoak dituzue: Martxel Elosegi Agirre, Irantzu Idoate Funosas, Laida Etxeberri Pacheco, Haize Lekuona, Irati Aizpurua Ubeda, Garikoitz Agirre Soto, Asier Arbelaitz Tolosa, Oneka Arteaga, Ibai Lekuona Darceles, Daia Harluxet Barreto, Haira Aizpurua Ibargarai, Aetz Etxart Sarasola, Meli Etcheberry-Larçabal, Oihan Perez Harispe, Aiantze Lanes Butron eta Xanti Lacroix Etcheverria.

Aupa gazteak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button