MUSIKA

Inun musikariak soinu freskoak dakartza

Mikel Inuntziaga (Inun) musikariak Nana nana abesti freskagarria konposatu du hitz umoretsuekin, uda giroan murgiltzeko. Lanaren emaitza kolore biziz jantzitako kanta borobila.

Abesti honekin batera, Inun-ek Olapop! ikuskizuna aurkeztuko du Bilboko Euskaldunan uztailaren 31n. Gitarra, perkusio tresnak eta loop pedala baliatuz, abesti apartak eta hunkitzeko duen gaitasun berezia eskainiko ditu.

2014an hasi zen Inun-en ibilbidea. Berreginez eta Da Nola lanak argitaratu eta gero, Mikel Inunziaga kantariak lan borobila aurkeztu zuen: Aingurak. Inunek Jon Benitoren Aingurak erreketan poematik hartu zuen titulua, izan ere, “poema hura irakurri nuenean pentsatu nuen: hauxe musikatu egin behar dut”. Eta hala izan da. Benitoren hitzekin batera beste idazle eta lagun batzuen hitzak jaso zituen disko artesanal horretan, tartean, Iñaki Mendizabalenak edota Iñigo Astizenak.  Azken idazle horrena da harrera paregabea izan zuen Piztia zaurituak izeneko kantaren letra.

Harrezkero, gelditu gabe dabil zornotzarra, agertoki gainean hainbat formatutan: bakarka akustikoan, taldean zein kolaborazioak eginez (Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe…).

Aipaturiko hiru disko kaleratu ondoren  aparteko ekarpen freskoa dakarkigu orain.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button