ESZENA

Intimitatearen galera

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren, Dantzertiren Dantza Graduaren promozio berriak dantza ikuskizun berezia egingo du: Show. Gaur eta bihar, 19:00etan, Azkuna Zentroan izango da ikusgai.

Piezak gaurko egunetako gai bati buruzko hausnarketa dakar: sare sozialetan intimitatearen galera eta bizitza “show”  bihurtzea. “Norberaren barne-unibertsora iristeko ezintasuna planteatzen du, non benetakotasunik eza zein gehiegizko frustazioa gailentzen diren. Errealitatearen jabetzea barne-hutsuneak berak eragindako larritasun hasperenetik etorriko da, elkarrekin konektatzeko, izateko, egoteko bidea beste bat dela iradokiz.”

Muntaian Ainara Bento, Lucía López, Alejandra Sancho eta Alazne Uralde interpreteak aritzen dira Ziomara Hormaetxeren zuzendaritzapean.
Ziomara Hormaetxe gaur egun lanean ari da Azkuna Zentroaren ekoizpen eszeniko berri batean, eta, hor, presentzia teknologikoa publikoarekin konektatzeko elementu gisa azaltzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button