IKUS-ENTZUN

“Arriya” Markinako Uhagon kulturgunean gaur

Gaur, 20:30ean, Markinako Uhagon Kultur Aretoan Malagako Zine Jaialditik hainbat sari besapean dakarren Arriya filma ikusi ahalko da. Alberto Gorritiberea izan da zuzendaria, Begoña Maestre antzezletariko bat, José Mª Lara ekoizlea eta Gaizka Bourgeaud argazki zuzendaria.

Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borrokan.

Aipatu bezala, Malagako Zine Jaialdian bost sari eskuratu zituen: antzeztaldeko emakumezkoen aktorea (Begoña Maestre), jantzi-diseinua (Saioa Lara), argazkilaritza (Gaizka Bourgeaud) eta soinu banda (Bingen Mendizabal) eta Opera Prima onena.

Beste toki askotan egingo den gisan, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatu da ekimen hau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button