ARTEA

Iñigo Manterola pintoreak sortzeko modu tradizionala aldarrikatu du

Trazuak pinturan edo marrazkigintzan duen garrantzia nabarmendu du Iñigo Manterola artista nafarrak Rtrazos. Radiografía de un gesto agonizante izenburuko erakusketan; 60 lan inguru bildu ditu erakusketa horretan, eta ikusgai dago Iruñeko Ziudadelan, ekainaren 26ra arte.

Manterolak sortzeko modu tradizionala aldarrikatu nahi izan du, egun bizi dugun aurrerapen teknologikoaren aurrean, izan ere, gipuzkoarraren aburuz, aurrerapen teknologiko horrek artistaren eta obraren artean dagoen lerro zuzena lausotzen du.

Hori dela eta, erakusketaren bidez pintura aldarrikatu du diziplina gisa. Hala, erakusketan bildutako lanak olio-pinturarekin egin ditu, baina aldatu duena euskarria da (aluminioa eta metakrilatoa), bai eta nola aplikatu olio hori euskarri horretan (trazua lehenengo euskarri batean aplikatzen du, eta gero, behin betiko euskarrira transferitzen du).

Emaitza, keinu abstraktuekin osatutako lanak dira. Manterolaren aburuz, pinturaren baitan proposamen berri bat lortzeko bide bakarra euskarria aldatzea da. Hala, erakusketa imintzioari eta zantzuari egiten dio gorazarre.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button