MUSIKA

Ensemble Sinkro eta Rei Nakamura, Bernaola jaialdian

Iragan urrian hasi zen Gasteizen Bernaola Festival ekimenaren hamaikagarren edizioa. Jaialdian hiru sekzio biltzen ditu: Sinkro gunea, teknologia berriei eskainia; Musikari gazteak, musika-ikasleei zuzendutako espazioa; eta, azkenik, Concert Series, askotariko musikarien topaketarako esparrua.

Bada, ostegunean, hilak 6, Ensemble Sinkro arituko da Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan, 20:30ean. Ensemble Sinkro Bernaola jaialdiko talde egoiliarra da, eta soinua eta irudia uztartzen ditu, espazio akustiko eta eszenikoa ahaztu gabe. Hala, XX. eta XXI. mendeko musikaka abiapuntu hartuta, inprobisazioa, elektroakustika, dantza, arte plastikoak, bideoa eta bestelako elementuak batzen dituzte esperimentazio musikalaren bila. Bertoko eta kanpoko bederatzi musikari osatzen dute egitasmoa.

Larunbatean, berriz, Rei Nakamurak joko du Montehermoso zentroan, 20:00etan. Tokion jaioa, egun, Berlinen hazi eta bizi da. Bere ikasketak klasikoak izanagatik, arte-adierazpide berriak maite ditu, eta musikaren esparru tradizionalak gainditzen ditu. Horrela, ikuspegi eklektiko batetik abiatuta, hainbat esparrutako artistekin aritu da. Egun, Movement to sound, Sound to movement izeneko proiektua aurkezten ari da; egitasmo horretan, pianoa, elektronika eta bideoa batzen ditu.

Bernaola Festival jaialdiak hil honen amaierara arte iraungo du, eta oso programazio potoloa dauka, hortaz, egitarau guztiaren berri nahi izanez gero: bernaolafestival.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button