MUSIKA

Montoia, Oso Fan eta Perlak, “Obaba Fest” jaialdian

Uztailaren 3an, osteguna, Obaba Fest izeneko jaialdia egingo da estreinakoz Donostiako Doka Antzokian. Agertokian ondokoak izango dira: Oso Fan, Xabier Montoia eta Perlak; kontzertuen ostean, Las Tea Party arituko dira diskoak jartzen.

Oso Fan Bassmati musikari donostiarraren euskarazko egitasmoa da. Donostiarrak pop kantuak jotzen ditu, eta bere letrak umorez eta ironiaz josita daude. Bere talde kutunen artean Beat Happening edo Pastels daude. Bassmatik, halaber, Melodías concertantes diskoa plazaratu du Vidaur musikariarekin batera.

Perlak, berriz, talde gaztea da, eta Zarauztik dator; oraintsu, lan homonimoa argitaratu du, autoekoizpenaren bidetik. Taldeak euskaraz abestutako post-punk erritmo ilun bezain dantzagarriak jorratzen ditu, Joy Division, The Cure edo Belako taldeen antzera.

Xabier Montoia, bestalde, musikari eta idazle aski ezaguna da; Obaba Fest jaialdian, besteak beste, Montoiaren mundu miresgarria lana diskoko kantuak joko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button