MUSIKA

Bitkitures, Las Sfintters eta Las Kasettes, Le Bukowski klubean

Bihar, hilak 11, Gure Gauzak kolektiboak, besteak beste, Mojo Working musika beltzari buruzko jaialdiaren antolatzaileak, kontzertua ondu du Donostiako Le Bukowski klubean, 21:00etatik aurrera: Bitkitures, Las Sfintters eta Las Kasettes.

Kontzertuarekin batera, Gure Gauzak-ek hiru taldeen kantuak biltzen dituen binilozko EPa ere aurkeztuko du. Jaialdia Blackstacatto Party izenburupean antolatu dute, izan ere, Blackstacatto Records markapean argitaratu dute singlea, diskoetxearen lehendabiziko erreferentzia dena.

Hiru taldeek, Bitkitures, Las Sfintters  eta Las Kasettes, surf musika eta rock-and-roll instrumentala jorratzen dute.

Kontzertuen ostean, Gure Gauzak taldeko kideek diskoak jarriko dituzte.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button