ARTEA

Begira Photo, argazkigintzaren mundua

Ekainaren 25etik aurrera Durango argazkigintzaren erreferentzia bilakatuko da Begira Photo jaialdiari esker. Argazkiaren inguruan eratuko dira hainbat erakusketa, hitzaldi, tailer, aurkezpen, eta abar. Uztailaren 14a bitartean luzatuko da jaialdia.

Hau bezalako ekimenetan erakusketek hartzen dute garrantzi gehien. Hala, Arte eta Historia museoan Juan Diego Valera argentinarraren Coma erakusketa ikusi ahalko da gaurtik aurrera. “Coma nahitaezkoaren bilgarria da, etengabe aldatzen eta garatzen doanarena, etengabe usteltzen eta desagertzen doanarena”.
Beste  aldetik, Mikel Onandiak Fotografía en el duranguesado hoy izeneko hitzaldia emango du. Toki horretan ere orain sortzen ari diren hainbat proiektu aurkeztuko dira eta hainbat saio fotografiko ere burutuko dira.

Plateruena eraikinaren fatxadan Zaloa Fuertes argazkilari mexikarrak Azala aurkeztuko du, 3×8 metroko instalazio batekin. “Argazki serie honek gure baitan dagoen alderik ageriko eta zaurgarrienetatik hitz egiten du, azaletik, larrutik”.

Aurten, berrikuntza legez, herritarrek parte hartu ahalko dute , eta eurek bidalitako argazkiez osatuko da instalazio berezi bat. Erakusketa honetan, formatu handiko bost argazki ikusi ahalko dira Postetxearen fatxadan.  Erretratoak da erakusketa kolektibo honen izena. Aukeratutakoak Ivan Urarte, Goiuri Aldekoa-Otalora, Iñaki Folgado, Alba Castrillo eta David Vilanova izan dira.

Juan Valbuena adituak Cómo ser fotógrafo en el siglo XXI mintegia egingo du hil honetako 29 eta 30ean, Pinondo Etxean.

Horiek dira argazkia ardatz hartuta Begira Photo jaialdian burutuko diren zenbait ekimen. Bestelako informazioa eskuratu nahi izanez gero, jaialdiak badu webgunea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button