ARTEA

Ines Garcia artistaren “Slides” erakusketa Rekalde aretoan ikusgai

Bizkaiko Foru Aldundiaren beka bat jaso duten artisten lanak erakusten dira Barriek zikloaren barruan Bilboko Rekalde aretoan. Egunotan Inés García artistaren Slides izeneko lanaren erakusketa hasi da, eta martxoaren 26ra arte ikusi ahal izango da.

Proposamen artistikoa instalazio handi bat da, “erakusleihoaren espaziorako berariaz egin dena, abstrakzio monokromoak dituzten bost taula zeharrargirekin”.
Pinturari, argazkigintzari eta antzerkiari erreferentzia egiten die Slides, (Isiluneen arteko mugimendua) lanak , eta artistaren formatu handiko instalazio-lana sendotzen du. “Artista eskalekin jolasten da, baina ez kanpoko espazio batera bideratzen duen paisaia batean murgiltzeko, baizik eta barne-mundu bati erreferentzia egiteko. Inés Garciaren esanetan: begirada eta gorputzak aurrez aurre jartzeko asmoz sakonetik datozen irudiak dira.”

Erakusketa osatzeko urtarrilaren 20an, 19:00etan, ekitaldi bat egingo da bertan. Getxoko Natalia Monge dantzari, koreografo eta irakasleak, inprobisazio eszeniko baten bidez, elkarrizketa bat sortuko du Inés Garcíaren gorputzaren eta piezen artean.

Ines Garcia (Bilbo, 1983), zineman eta arte garaikidean lan egiten du instalazioak, bideoak, film laburrak eta luzeak eginez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button