ESZENA

Emakume Sortzaileak Plazara!

Ozaetako Garaion Sorgingunean, azaroaren 19ra arte, Emakume Sortzaileak Plazara! programa potolo bat atondu dute antzerkia, musika, dantza, olerkiak, soinuzko ibilbideak, instalazioak eta hitzaldiak bilduko dituena.

“Udazkena emakumeen sormenez eta euren lanen plazaratzearen inguruko gogoetaz jantzi dugu. Emakume sortzaileak izan badirelako gure inguru hurbilean eta plaza merezi dutelako sortu dugu ekimen hau. 23 emakumeren sormen lanak eta iritziak plazaratuko ditugu. Antzerki, musika, dantza, olerki, soinuzko ibilbide, instalazioak eta hitzaldiak izango ditugu Urriaren 15etik azaroaren 19ra arte. Emakumeak musikan eta antzerkigintzan bizi duten errealitatearen inguruan gogoeta egiteko aukera ere izango dugu.”

Asteburu honetan makina bat saio izango dira Emakumeak Plazara ekimenaren barruan. Hala, bihar, urriaren 23an, 19:00etan, Olatz Gorrotxategik 43º 13´ 44 pieza egingo du. Geroago, 20:00etan, Tripak Kolektiboak (Marina Suarez, Andrea Berbois, Natalia Suarez eta Maite Mugerza) Urruna egingo du.
Igandean bi hitzordu dituzue. 13:00etan, Amaia Bonok Ahora Ya! egingo du, eta geroago, Belen Nevadok Levantate y mea de pie! oholtzaratuko du.

Hurrengo ekitaldien berri izateko, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button