MUSIKA

“Kaiola” festibala prest dago Galdakaon

Kaiola festibala antolatu da berriz Galdakaon, eta Euskal Herriko taldeak izango dira nagusi programazioan. Ekainaren 26an eta 27an izango da jaialdia bertako Torrezabalen, eta Anari, Moxal, Ainara LeGardon eta Aitor Etxebarria hemengo taldeak eta Asturiaseko Elle Belga eta Galgo arituko dira.

“Nortasun eta xede artistikorik gabe, etekin ekonomiko azkarra bilatu eta itxura ia berbera duten emanaldien saturazio horretatik aldegitea litzateke edozein erara Kaiolaren benetako nahia. Era horretan, kezka eta bisio pertsonal baten isla da: Inprobisazioaren kontzeptu eta erremintak sormenerako ematen duen askatasuna, musikaren arlotik hasita bizitzako hainbat jardun eta ekimenetara hedatu daitekeela, alegia.”

Aurreko edizioetan ez bezala, aurten, Kaiola jaialdian bertoko musika aurrerakoia izango da protagonista, eta “Euskal Herriko artistek eta euskarak inoiz baino presentzia eta indar handiagoa izango dute Kaiolan”.

Diogun bezala, larunbatean eta igandean, 17:00etan abiatuko dira kontzertuak. Lehen egunean, ekainak 26, Anari, Elle Belga eta Galgo arituko dira, eta ekainaren 27an, Aitor Etxebarria, Ainara LeGardon eta Moxal taldeak.

Galdakaoko Udalaren webgunean eros daitezke sarrerak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button