
Emakume idazleen eguna ospatuko dute bihar, urriak 15, Iruñean, Hitzak Hots ekimenaren bidez. Bertan, Miren Agur Meabe arituko da poesia errezitaldi musikatua egiteko, eta Anjel Lertxundi eta Antton Valverde berarekin izango dira. Bertako Kondestable jauregian izango da hitzordua, 19:30etan.
Bost poetika, bost ikuskera eta zortzi poema, eta haiekin sortutako zortzi kantu grabatu zituen Antton Valverdek Pamiela argitaletxearekin ateratako lanean. Angel Lertxundi idazlearen hitzetan horrela sortu zen proiektua “Galdera horixe egin genion Anttonek eta nik elkarri orain pare bat urte: zergatik musikatu da emakumezkoen hain testu gutxi euskal kantagintzan? Hortik abiaturik, lanean hasi ginen, galderari erantzuteko modu aktibo batean. Poeta emakume batzuk aipatu nizkion, liburu batzuk ere bai aholkatu eta liburuetako poema batzuk seinalatu. Hortik abiaturik, Anttonek bere selekzioa egin zuen poema gustukoenekin, bere musikara egokitzen zirenekin.”
Valverdek kantatuko dira poemak, Lertxundik, hainbat hausnarketa plazaratuko ditu poesiagintzaz eta abarrez, eta Meabek poemak irakurriko doitu.
Kontzertuan zehar, zortzi poemen maila ezagutu ahala, galdera baten oihartzuna –hitzak hots– ibiliko zaigu airean: entzundakoak entzunda, zergatik musikatu da emakumezkoen hain testu eta poema gutxi euskal kantagintzan?