
Iragan asteburuan jakinarazi zituzten aurtengo Eibarko Indalezio Ojanguren argazki-lehiaketako irabazleak. Sari nagusia Xavier Ferrer Chust argazkilariaren bildumak jaso du.
Epaimahaia Andres Indurainek, Emilio Muñozek eta Javier Sotok osatu dute. Hala, Indalezio Ojanguren ohorezko saria argazki-bilduma onenari Xavier Ferrer Chustek jaso du.
Indalezio Ojanguren Sariak, berriz, Jose Vila Airasek (Eibar), Juan Ramón Llavorík (Zumaia), eta Miquel Planellsek (Banyoles).
Euskal Herriko sariei dagokienez, lehenengo saria, Juan Palaciosek (Eibar) hartu du; bigarrena, Jose Luis Irigoyenek (Eibar), eta hirugarrena, Jose Manuel Lucenak (Ermua).
Herri mailako sarien irabazleak, halaber, hauexek izan dira: lehenengo saria, Miren Bakarne Elejalde; bigarrena, Virginia Araquistain, eta hirugarrena Pedro Maria Arriola. Azkenik, 16 urtetik beherako saria Unai Morak jaso du.