Alejandro Zugaza Mirandaren arabera, Ander Zugazak potreta fotografikoaren generoa irudietan agertzen diren modeloaren ezaugarri fisikoak edo moralak erakusteko ideiaren inguruan dabilen ekimen artistiko gisa erabiltzen du. Erretratuan ezinbestekoa da argiaren erabilera erretrataturiko subjektuaren dimentsioak, siluetak eta detaileak marraztea lortzeko. Antzekotasuna eta nortasuna erakusteko xedearekin.
Halaber, kasu honetan, egungo denborari buruzko hausnarketa metaforikoa egiteko ere balio digu, non irakurketa ezberdinak sortzen dituen, besteak beste, pertsonen bakardadea, modako joera berriak, bazterkeria, eta hondatuta dauden espazioen okupazioa artearen errepresentaziorako. Anderrek, gainera, mezuaren berehalakotasuna erdiesten du bere lanetan.
Nafarroako Elkarte Fotografikoak bidalita