IKUS-ENTZUN

“Pamplona Negra” literatura jaialdiaren barruan hainbat film

Egunotan, Iruñean, Pamplona Negra jaialdiaren bederatzigarren edizioa garatzen ari da, eta bertan, espioiez eta Eskandinaviako eleberri beltzaz hitz egingo da. Betiko legez, zinemak ere berebiziko garrantzia hartuko du ekimenean.

Nafarroako Filmotekak Finlandian, Suedian, Norvegian eta Danimarkan jaiotako zinema nordikoaren gaineko programazioa osatu du, “bere mugetatik at ezaguna da zinema dramatikoagatik, landa-zinemagatik, familia-zinemagatik, batzuetan epikoa, baina poliziaren fikzioari, zientzia fikzioari hurbiltzen ez zaiona”.

Hiru film pantailaratuko dira egunotan, 16tik 18ra. Gaur berton, Mannen pá taket (Bo Widerberg, Suedia, 1976) filma ikusteko aukera egongo da. Bihar, I Hired a Contract Killer (Aki Kaurismaki, Finlandia, Suedia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, 1990), eta etzi, azkenik, Journal 64 (Christoffer Boe, Danimarka, Alemania, 2018)

Gogoan izan film horiek jaialdiaren ohiko tokian proiektatuko direla, hau da, Baluarteko Ganbera Aretoan, urtarrilaren 16, 17 eta 18an.

Informazio guztia Nafarroako Filmotekak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button