BESTELAKOAK

“Bistaratu Mikromatxismoa” Gazte Sorkuntza Lehiaketa

Gaztezulok eta Topatu.infok elkarlanean Bistaratu Mikromatxismoa Gazte Sorkuntza Lehiaketa antolatu dute. Matxismoa ageriko indarkeria sexistarekin lotzen badugu ere, erraz antzematen ez duguna eta ezkutuan geratzen dena mikromatxismoa da. Hortaz, bistaratzen ez den indarkeria hori azaleratzea da lehiaketa honen helburua. Lanak aurkezteko epea martxoaren 30ra arte izango da zabalik.

Lanak burutzeko sorkuntza esparruak honakoak izango dira: Ikus-entzunezkoak (bideoak, gehienez 3 minutu, kredituak barne); idatziak (gehienez 6.000 karaktere espazioak barne); argazkiak; eta ilustrazioak. Ikus-entzunezkoetan animaziozko lanak ere onartuko dituzte antolatzaileek.  
Beste aldetik, lanek hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, elementu grafikoak…), euskaraz etorriko da.

Beraz, 16 eta 30 urte bitarteko gazteek aurkeztu ahal dituzte euren lanak, taldeka zein bakarka, eta nahi beste lan bidal daitezke www.gaztesorkuntzalehiaketa.net  webgunera.

Aipaturiko webgune horretan badituzue bestelako xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button