ARTEA

“Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan” jardunaldiak, Bilbon

Azkuna Zentroak Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan VI. edizioa hartuko du, urriaren 27tik 29ra arte.

Antolatzaileen arabera, “ikastaro honen bidez, hainbat herrialde, diziplina eta belaunalditako hizlari bildu dira urtero Azkuna Zentroan, jendarte garaikideen ekoizpen artistikoa ikuspegi feministetatik aztertzeko. Jakintza kritiko guztiak bezala, XX. mende erdialdetik eraikitzen ari den jakintza feminista deserosoa da. Deserosoa da ekoizpen artistikoko arloaren mistifikazioa salatzen duelako, sexuak, etnizitateak, arrazak eta jendarte-mailak arlo horretan duten eragina aztertuta. Ikuspegi feministek sexuko harreman sozialen bilbean kokatzen dituzte artistak, eta horrek bidea ematen du artisten onarpenean dagoen desparekotasunaren arrazoiak ulertzeko”.

Hauxe izango da hiru egunetako egitaraua: urriaren 27an, Lynne Segal eta Erlea Maneros-ek hitzaldiak emango dituzte; 28an, beste lau hitzaldi izango dira, Christine Battersby, Tereza Stejskalova, Andrea Giunta eta Stefanie Seibold; eta, amaitzeko, 30ean, Eliza Gluckman eta Orlan izango dira hizlariak.

Informazio gehiago: azkunazentroa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button