BESTELAKOAK

Kultur esperimentaziorako tartea eskaintzeko xedez

Ahostegunak ahozko kultur sorkuntzan aritzen diren 18-22 urte bitarteko gazte sortzaileak elkartzen dituen ekimena da. Hirugarrenez egingo da ekimena, aurten Euskaltzaindiak, Bertsozale Elkarteak, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzolak antolatuta.

Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta literatura kultur diziplinetan aritzen diren sortzaile ezagunak elkartuko dira gazteekin, urriaren 28tik azaroaren 18ra arte. Aurten Donostian izango da (Euskaltzaindiak egoitza duen Tolare baserrian, UPV/EHUko Gipuzkoako campusaren aldamenean), eta ohi bezala, ostegunero.
Igande honetan, urriaren 24an, amaituko da izena emateko epea.

Aurtengoan parte hartuko duten adituak Ane Labaka bertsolaria, Intza Alkain aktorea, Joseba Larratxe komikilaria, Maite Berriozabal gai-jartzailea eta Miren Narbaiza musikaria izango dira

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button