IKUS-ENTZUN

“Ikusmira Berriak” programaren egonaldietarako deialdia

Donostia Zinemaldiak, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatzen dute egonaldietarako eta ikus-entzunezko proiektuak garatzeko Ikusmira Berriak programa, bada bihartik aurrera, uztailaren 2tik aurrera, abian jarriko da hamaikagarren deialdia.

Berrikuntzak dakartza aurtengo deialdiak, izan ere, aurten ekimenaren hamargarren urteurrena da, eta hori ospatzeko “liburu bat argitaratuko du, programari buruzko ahotsak, irudiak eta gogoetak jasoko dituena, bai eta film-egunkari bat ere, Ikusmira Berriak programan garatutako filmak estreinatu dituzten zinemagileen partaidetzarekin”.

Hortaz, Euskadiko, Espainiako eta beste herrialde batzuetako zinemagileek irailaren 2ra arte aurkeztu ahalko dituzte beren proiektuak. Online inskribatu behar da, eta azaroan jakinaraziko da zeintzuk diren hautaturiko piezak.

Egonaldia zortzi astetan egingo da, sei aste 2025eko martxotik apirilera, Donostiako Tabakalera zentroan proiektua abian jartzeko, eta beste bi aste irailean. Tarte horretan, maiatzetik irailera, zinemagile bakoitzak “online tutoretza-saioak jasoko ditu hainbat profesionalen eskutik bere proiektua lantzen jarraitzen duen bitartean, eta ekainean laguntza ekonomiko bat emango zaio, egonaldiko bi denboraldien artean lanean jarraitzeko aukera izan dezan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button