MUSIKA

Lurra laztandu du Pello Ramirez musikariak bere bigarren lanean

Bilbon egin duten aurkezpen-ekitaldian musikaria bera eta Anjel Valdes Elkar diskoetxeko arduraduna izan dira. Azken horren hitzetan, zaila da Ramirezen lan hau saikatzea, hala ere, "musika naturala" dela esan du, hots, naturatik edaten duena, "pagadi baten barruan txangoa egitea bezala". Nolanahi ere, diskoak gordetzen duen klasikotasun nabarmendu du Valdesek.

Haatik, diskoan biltzen musika new age ote den galdetu dio musikariari naturaren eraginaren harira, eta honatx bere erantzuna: "musika asko entzuten dut, baina zailak egiten zaizkit sailkapenak, diskoan eragin asko daude eta horiek humus bat eratzen dute, eta hortik sortzen da dena". Era berean, klasiko asko entzuten duela gaineratu du.

Lan hau bost urteko ibilbidearen emaitza da, aurretik Haize oihalak (Elkar) argitaratu zuen. Lan berri hau lehendabizikoa baino "koloretsuagoa" da instrumentazio aldetik, baita "hedakorragoa", kanpora begiratzen duena, "planetari lazten bat eman nahi izan diot, musikaren bidez, bihoitzez eginiko lana da, entzuten duenarentzat animoa izan dadin". Diskoa, gainera, aitaren omenez egin duela azpimarratu du.

Grabazioan kolaboratzaile anitz izan du Ramirezek. Izan ere, Eskuz lurrari honen oinarria "erregistroa" dela esan du Valdesek, alegia estudioko lana, grabaketa. Hala, hamaika instrumentu erabili ditu musikariak 15 doinu hauetan, tartean, pianoa, biolina, bateria, biolontxeloa, eta gitarra elektrikoa. Horrez gain, hiru piezatan ahotsa sartu du Ordiziako Oroith abesbatzaren laguntzarekin (hitzak berak idatzi ditu). Elementu guzti horiek egoki ahokatzeko musikari ordiziarrak ezinbestekoa izan du Mikel Ramirez ekoizlearen lana, zeinek eskarmentu handia duen soinu bandak eta orkestrak grabatzen, izan ere, lan honek baduela soinu bandatik ere baduela esan du. Azkenik, lana bere egungo aldartearen erakusgarri dela ohartarazi du, hots, musikalki aberatsagoa eta irekiagoa.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button